Errenteriako Udalak aho batez gaitzetsi du bart gauean herrian izandako sexu erasoa

Errenteriako emakume batek bart gauean eraso sexista bat jasan duela salatu du. Honen aurrean Udalaren Bozeramaileen Batzordeak ahoz batez adierazpen instituzionala adostu du. Udalak “erabateko gaitzespena erakutsi nahi du gaurko erasoaren kontra eta emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurka”, eta eraso egindako emakumeari “elkartasuna” adierazi dio. Halaber, eraso hori gaitzesteko Errenterian deitzen diren konzentrazio guztiekin bat egiten duela gaineratu du.

Gainera, bere kezka adierazi du “jarrera matxista” horiek gertatzen jarraitzeko dutelako. Horregatik borondatea agertu du “emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik ateratzeko, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunaren eta patriarkatu menperatzaile baten emaitza baitira”. Udalak beharrezko eta premiazkotzak jotzen du mekanimos guztiak artikulatzea berdintasunezko gizartea eraikitzeko. Era berean, Udalak erasotua izandako emakumearen eskura jarri ditu “beharrezko baliabide guztiak”.

Eskualdeko gainerako Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiko Emakumeen Mahaiak ere adierazi dute publikoki emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera.

Elkarretaratzea

 Oarsoaldeko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du urtarrilaren 25erako, astelehena, 19:00etan Niessenen. Eraso sexistei ezetz esango diote bertan bildutakoek.

erasoa