Sarek bertan behera utzi du gaurko aurreikusita zegoen zineforuma

Gaur 19:00etan Niessen Kulturguneko auditoriumean zineforuma egitekoak ziren Errenteriako Sare hiritarren elkarteko kideak. Jakinarazi dute arazo teknikoak direla eta azkenean Eloise Adam-en “Barruan” medio-metrajea ezingo dutela proiektatu.