Beraungo merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatuko du Udalak

BeraunUdalak jakinarazi du Udal Hizkuntza Politika Departamenduak Beraun auzoko merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina martxan jartzeko asmoa duela. Plan horren berri emateko bilera bat antolatu dute auzoko merkatariekin nahiz bertako eragileekin. Datorren asteazkenean, otsailaren 3a, izango da bilera Beraungo Auzo Elkartean (Aita Donostia kalea 4) 20:15ean. Bilera irekia dela aipatu dute, eta auzoko edozein pertsona joan ahalko dela.