Abian da tabernen arteko mozorro lehiaketa

Sindi_mozorroa
Iazko lehiaketan Sindikato taberna

Gaur arratsaldean lehertuko da festa Errenterian. Inauteriak direla eta tabernen lehiaketa dagoeneko martxan da. Aurten guztira 12 tabernek hartu dute parte. Banatuko diren bi sarietako bat nori eman herritarrek aukeratuko dute eta horretarako gaurtik aurrera Herri Bizian botua emateko aukera egongo da hemen. Otsailaren 9ra bitarte eman daiteke botoa.

Hauexek dira parte hartu duten tabernak:

  • Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza)
  • Touring (Zumardia)
  • Kelly’s (Kapitain Enea, 24)
  • Landare (Maria de Lezo, 3)
  • Irrintzi (Kapitain Enea, 4)
  • Zuzen (Tulle, 2)
  • Txokolate 50 (Alfonso XI)
  • Sindikato (Madalena, 38)
  • Egiburuberri (Egiburuberri poligonoa)
  • Arkaitza (Zumardia)
  • Gamon 14 (Zumardia)
  • Aker (Maria de Lezo, 1)

Arte ederretan aditu talde batek aukeratuko du 1.sardiuna. Irabazleari, 2017 urteko inauterietan, bere taberna mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (700 €). Eta bestelade, herritarrek bozketa bidez aukeratutako tabernari ere 2017 urteko inauterietan mozorrotzeko materiala erosten lagunduko zaio (300 €).