Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea abian da

Errenteriako Udalak jakinarazi du 2016ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea gaur hasi eta apirilaren 11ra arte luzatuko dela. Azken egun honetan kobratuko dira helbideratutako erreziboak.

Zergadunek beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan egin ditzakete aipaturiko epea amaitu bitartean.