Añarben basurde eta orkatz ehizaldiak amaitzeko eskatu dio berriro Udalak Aldundiari

Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-02-22 | 0

AnarbeMendia2Donostia eta Errenteriako Udalek 2014an Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zioten ehiza larriko (basurdea eta orkatza bezalako baso-ugaztun handiak) uxaldirik ez egiteko Añarbeko Baso Erreserbak hartzen duen lurralde-eremuan. Horrela adierazi du Jose Cruz Legorburuk, Errenteriako Ingurumen Saileko Zinegotziak. Horrela bada, Errenteriako Udalak orain GFAri berriro gogorarazi dio, Añarberako Baso Erreserba izendapen-adierazpena tramitatzen den bitartean, bere jabetzakoa den eremu hori kudeatu behar dela, merezi duen ingurumen-baldintzak eta legezko forma oinarri hartuta.

Indarrean dagoen legediak, Aiako Harriko Parke Naturaleko Antolaketa-planak (NBAP), Erreserba Eremuetan ehizatzea debekatzen du, zientifikoki ingurunean kalteak eragiten direla frogatzen denean izan ezik. Kasu honetan, ehizatu ahal izango dela jasotzen du NBAPak.

Halaber, Hernani eta Errenteriako Udalek batera eskatu dute Arantxa Ariztimuño-rekin (GFAren Mendi eta Natur Inguruneko Zuzendaritza Nagusiko arduradun politiko berria) bilera egitea. Bileraren helburua aipatutako jarrera jakinaraztea da eta, bide batez, Kontrolatutako Ehiza-eremuen izendapenak Udalek jakin eta parte hartu gabe zehazten direla adieraztea. Izan ere udal-eremu horien plangintza GFAk udalen beraien iritzia eta txostenak kontuan hartu gabe zehazten duela adierazi dute Udalek.

No comments yet.

Utzi erantzuna