Errigoraren oliba olioaren kanpaina aurkeztu du Saretuzek

Jasangarritasuna | Sareak 2016-02-23 | 0

2016.02.19.olioa.aurkezpena11Pasa den ostiralean Uztargi haur eskolan aurkeztu zuen Saretuzek Errigoraren kanpaina berria, “Eskutik eskura”, oliba olioaren kanpaina. Azaldu zutenez, Nafarroa hegoaldeko baratza eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da kanpaina hau. Otsaila eta martxoa bitartean oliba olio birjina estra eskatzeko aukera izango da, eta maiatzean, berriz kontserba loteak eskatzeko aukera.

2016.02.19.olioa.aurkezpena10Martxoaren 2ra arte iraungo du kanpainak. Datuak beteta hemen egin daiteke eskaera. 5 litrotako oliba olio birjina estra 22,50 euroren truke eskuratu ahal izango da, eta 5 litrotako oliba olio birjina estra ekologikoa, berriz, 32 euroren truke. Ostiralean jakinarazi zuten lau bidoitako kutxa edo banaka erosi ahal izango dela. Martxoaren hasieran banatuko dute ekoizleek olioa eta erosleek martxoaren 12an eta 16an jasoko dute.

Saretuzeko kideek eguneroko kontsumo ohituretan eragin nahi dute eta elikadura burujabetzarantz pausu bat gehiago emateko gonbitea luzatu zuten. Euren hitzetan, jada modu batera edo bestera herriko 400 pertsonak Errigorako proiektuarekin bat egin dute, eta bide horretan jarraitu nahi dute.

120 litro Uztargirentzat

Ez zuten kasualitatez aukeratu aurkezteko tokia. Badira urte batzuk haur eskola honetan otorduak elikagai ekologikoekin prestatzen dituztela. Ekolapiko programaren baitan hartu zuten erabakia 2013an. Udalak Errigorako 120 litro olio erosiko ditu urte osokoak bertan sukaldatzeko, 70 litro olio konbentzional eta 50 ekologiko.

Bide berriak dokumentalaren aurkezpena

Era berean, Saretuzek “Bide berriak, elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentalaren aurkezpena antolatu du datorren otsailaren 25erako. 19:00etan Xenpelar etxean izango da proiekzioa. Euren hitzetan, dokumental honek elikadura burujabetza eraikuntzaren alde diharduten esperientziak islatzen ditu. “Ekoizleen, kontsumitzaileen eta elkarteen ahotsa jasotzen du, elikagaiak ekoiztu eta kontsumitzeko bide berriak azalduz eta baita maila sozial zein ekonomikoan erlazionatzeko bide berriak plazaratuz”.

kartela

 

No comments yet.

Utzi erantzuna