Gipuzkoako biraren 8.etapa egingo du Urdaburu Mendizale Elkartean martxoaren 5ean

Otsailean 7.etapa egin zuten
Otsailean 7.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak Gipuzkoako biraren 8.etapa egiteko irteera antolatu du datorren martxoaren 5erako, larunbata. Arrasateko Gesalibar auzotik (Santa Ageda) Leintz Gatzagarako ibilbidea egingo dute. Eta Ibilbidean zehar Murugain (776) eta Durakogain (812) mendiak igoko dituzte. Denera 6 ordu inguruko ibilaldiak 19 km-ko luzeera eta 800 m-ko gainbehera izango ditu.

Autobusa Errenteriatik irtengo da 07:30ean Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45ean Aritzetatik. Izena euren egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edota 943 52 78 79 telefonora deituz eman daiteke. Azken honetarako ordutegia hauxe da: astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era.