Erromes Bidearen 10.etapa egingo du Urdaburuk martxoaren 12an

Otsailean 9.etapa egin zuten
Otsailean 9.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 10. etapa antolatu du martxoaren 12rako (bestetan ez bezala 2.larunbatean, 3.ean izan partez). Ibilaldia Urturitik Marauri herrira izango da eta bidean Belabiako gailurretik eta Markinez eta Saseta herrietatik igaroko da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da.

Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean. Izena eman nahi duenak elkartera gerturatu beharko du astearte edo ostegunetan 19:30etik 21:30era edota 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordu beretan.