Beraungo Kirol Pista doan erabili ahal izango da goizetan

Beraun_pistakErrenteriako Udalak jakinarazten du nahi duten pertsonen eskura jartzen duela Beraungo kirol anitzetarako pista lan egunetan, astelehenetik ostiralera (jai egunak ez direnak), 9:30etik 13:30era, dohainik erabiltzeko aukera. Erreserba egin aurretik espazioa erabiltzeko aukera dagoela egiaztatu beharko da, 943 449691 telefono zenbakira deituta, 8:30etik 14:00etara. Erreserbak, gehienez, pista erabili nahi den eguna baino 5 egun lehenago egin ahal izango dira. Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da.

Futbol aretoko pista zein frontoiaren gunea erabili ahal izango dira baina ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi sistemara.

Instalazioko giltza alokairuaren egunean bertan jasoko da, gehienez alokairua hasi baino ordu erdi lehenago, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Udal Kiroldegian dituen bulegoetan. Lagapenaren baldintza osoak Kirolkide Errenteriaren web orrian kontsultatu daitezke.