Euskal pilota egokituaren jardunaldia izango da larunbatean Fanderian

pelota adaptada pilota egokituaMaiatzaren 21ean “Agustina Otaola, Raketista Profesionala” Fanderiako Udal Frontoian, 10:00etatik 13:30era, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako euskal pilota egokituaren jardunaldia egingo da.

Zortzi bikotek parte hartuko dute, bi taldetan banatuta, eta Berdin Berdinak, Zarautz, Ramuntxo eta Errenteriako Mindara Elkarteetako jokalariek osatuko dituzte. Kirolkide Errenteriak herritarrei dei egin die “bertaratu eta jokalariak anima” ditzaten.