Bere eraikinetako hondakinen gaikako bilketa eta berreskurapena zabaldu du Udalak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Udal antolamendua 2016-05-24 | 0

GaikakoEdukiontziakWeb2Errenteriako Hondakinak Prebenitzeko Uda-planak (2015) xedatutakoari jarraiki, Udal-langileek lau eraikin publikoetan (Euskaltegia, Udaltzaingoa, Gizarte-Zerbitzuak eta Udaletxea) sortzen duten biohondakina biltzen hasiko da Udala.

2016. urtean Udalaren eraikinetan hondakinen gaikako bilketan eta lehengaien berreskurapenean sakondu da: ontzi arinak gehitu zaizkie aspaldian jasotzen den paperari. Horrela, papera, ontzi arinak eta errefusa biltzeko aukera ematen dutenĀ zakarrontzi mistoak jarri dira korridoreetan, erabilera publiko eremuetan eta gela amankomunetan, eta honenbestez, Udal-eraikinetako garbiketa zerbitzuak papera jasoko du soilik bulegoetatik.

Azkenik, Udalak udal-langileek erakutsitako borondatea eta ardura eskertu nahi du publikoki, udal-lantokietan hondakinak gaika bereizi eta biltzeagatik.

No comments yet.

Utzi erantzuna