Errenteriako Kirolaren Aholku Kontseilua sortu zen asteartean

BileraKirola2Pasa den asteartean, maiatzaren 24an, Errenteriako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Errenteriako Kirolaren Aholku Kontseiluaren lehenengo bilera egin zen. Aholku Kontseilu honen helburua  herriko kirol eragileak biltzea da, denen laguntzarekin agerian jarrri nahi dira herriak eta herritarrek dituzten beharrak, baita beharrezko baliabide eta ekimenak ere, behar horiei erantzuna emateko.

Aipatu Kontseiluan parte-hartzen dute Errenteriako kirol entitateen bederatzi ordezkarik eta osasun fisikoaren eta kirolaren alorreko sei ordezkarik. Lehenengo bilera honetan, Kontseiluaren osaketa egiteaz gain, udalerrian “Kirolaren Plan Integral” bat idazteari buruz hausnartu zen zen.  Kirolaren Plan Integrala 2025 Plan Estrategikoa garatzeko tresna da. Hausnarketa hori aurreko legegintzaldian egin zen eta handik atera ziren orain egiten ari diren hainbat ondorio.

Planaren helburua da hausnarketa partekatua egitea bizimodu osasungarriaren inguruan, horren bidez tresna bat eraiki dezagun sustatzeko bizimodu aktiboa eta bizi osoan zehar eta esparru guztietan kirola egitea. Tresna horrek aukera emango digu etengabeko diagnostikoa egiteko eta ahalbidetuko digu hobekuntza-ekintzak ezartzea eta koordinatzea kirol-jardueran aritzen diren eta arlo horretan interesa duten hainbat gizarte-esparrurekin batera. Kirol-praktika handituko bada kolektibo guztiak bildu behar dira, ikuspegi desberdinetatik aurre egin behar zaie gure udalerriarentzat ezinbestekoak diren erronkei.

Kontseiluaren hurrengo bileran, ekainean, departamentuetatik egiten diren proposamenak bildu eta lehenengo zirriborroa osatuko da. Gonbidapena bidali zaio gainontzeko talde politikoei. Edozein herritarren bileran landu beharreko gairen bat proposatu nahi balu, Kirol Departamendura jo beharko luke, edo email bat idatzi kirolak@errenteria.eus helbidera.