Antonio Valverde ‘Ayalde’. Mendeurrena-Centenario (1915-2015)

Gaur, ekainak 10, arratsaldeko 19:00tan Errenteriako udalak eta Valverde-Lamsfus familiak antolatutako “Antonio Valverde Ayalde. Mendeurrena-Centenario (1915-2015)” erakusketa inauguratuko da Xenpelar Etxean.

Antonio Valverde Casas, Ayalde ezizenez ezaguna, Errenterian jaiotako margolari, grabatzaile, publizista eta idazlea izan zen, besteak beste. Euskal Herriko XX. mendeko pinturan eta bizitza intelektualean pertsonaia esanguratsua. Bere jaiotzaren mendeurrena ospatu berritan, Errenteriarekin izan zuen harremana irudikatzen dituen pintura, marrazki, argazki edota aldizkari artikuluak biltzen dira erakusketa honetan.

Erakusketaren katalogoa argitaratu da eta Xenpelar Etxera gerturatzen den edonork eskuratu ahal izango du.

Erakusketa uztailaren 9a arte zabalik egongo da, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.

Antonio Valverde bi urtekin
Antonio Valverde bi urtekin
Ibar ixillean
Ibar ixillean
Goikokale
Goikokale