Txupinazo txikia prestatuko dute haurrek ostiralean

Txupinazo txikiaJoan den apirilean, herriko hainbat haurrek Madalenetako beren proposamenak aukeratu eta beren txupinazorako ideiak pentsatu eta aukeztu zituzten, Oarsoirriak familia aisirako ekimenak eta Madalenetako Jai Batzordeak deituta.

Orain, haurrei gonbita egin diete beren txupinazorako apainketa egin eta musika landu dezaten. Antolatzaileek adierazi dutenez, gomendagarria da apainketa lanetan aritzeko, haurrek kamiseta zahar bat eramatea.

Hitzordua ostiral honetan, ekainak 10, izango da 18:00etan Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) eta Reina udal aretoan. Horretarako, dinamika berezi bat prestatu dute Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte).