Gaur eta bihar izena eman beharko dute danborradan parte hartu nahi dutenek

0708-danborradaMadalenetan izango diren haur eta helduen danborradan parte hartzeko Alaberga auzo elkarteko lokalean izena eman behar da. Horretarako, ekainaren 27 eta 28an azaldu beharko da bertara, 19:00etatik 20:30era. Kantinera izan nahi duten neskek ere egun horietan eman behar dute izena. Kantinera izateko, hamasei urtetik gorakoa izatea derrigorrezkoa da.

Kontutan hartu, helduen danborradan ez dela onartuko egun horietatik kanpoko izen ematerik.