Madalenetako programa aurkeztu dute gaur

madalenetako programaren aurkezpenaErrenteriako Udalako alderdi politikoetako kultur alorreko ordezkari guztiek prentsaurrekoa egin dute gaur Madalenetako programa aurkezteko. Aurten omenduko duten Andra Mari Abesbatza aipatu zituen Ion Kollar Kultura zinegotziak. Horrez gain, Jai Batzordearen lana azpimarratu eta izango diren hiru txupinazoei buruzko argibideak eman zituen, baita buruhaundi berria aurkeztu ere.

Madalenetako egitaraua prest dago beraz. Orain ekintza horiez gozatzea falta da. Ezagutu nahi duenak hainbat bide izango ditu aurten ere. Bihar, uztailak 6, hasiko dira egitarauak banatzen: 10:00etatik 13:00etara, udaletxeko sarreran. Uztailaren 7an eta 8an ere bertan izango dira banatzen ordutegi berean. Beste hainbat bide ere jarriko dira banaketarako: udal eraikinetan izango da, Oarso aldizkariarekin batera banatuko da eta auzo elkarteen bidez ere zabalduko dira. Programak formatu handian eta patrikako edizioan kaleratuko dira. Guztira 9.400 ale izango dira. Bihartik aurrera herritarrei banatuko dizkiete, udaletxe aurrean. Programa eskuratzekomodurik errazena Herri Biziaren bidez jaistea (esteka honetan klik eginez) izango da. Webgune berezia jarri du martxan Herri Biziak Madalenetarako: http://herribizia.errenteria.eus/madalenak/

Web horretan Madalenen istorioa osatuko da. Zure txioa historiara pasa dadin, erabili #Madalenak2016 traola jaiak nola bizi dituzuen kontatu eta besteekin partekatzeko! Begirada ezberdinak batzen dituen jaien zuzeneko kontaketa egingo dugu horrela.

20160705_125633