Haurren txupinaziorako oihala prestatzeko deialdia, datorren astearterako

Haurren txupinazoaOarsoirriak-ek haurren txupinaziorako oihala prestatzeko deialdia egin du  datorren astearterako. Errenteria-Oreretako haurrek proposatuta, aurten ere uztailaren 21ean arratsaldeko 5:30etan, Esmalteria plazan Madalenetako Txupinazo txikia botako da.

Txupinazo eguneko apainketaren azken ukituak bakarrik falta dira. Horretarako, familia eta lagun giroan haurren txupinazoa botako den tokia apainduko duen oihala osatzen bukatu nahi dute.

  • Deialdia: familia eta lagun giroan apainketa lanak burutzeko azken saiora. Oihal magikoa.
  • Eguna: uztailak 12a, asteartea
  • Ordua: 16:30-18:30
  • Tokia: Lau Haizetararen egoitza (erdialdeko topo geltokiaren parean)

Gomendatzen da  zikintzeko moduko arropa eramatea. Haurrei merienda eskainiko zaie.