Landarbaso eta Atzokoak abesbatzek kontzertua emango dute uztailaren 16 eta 19an

landarbaso atzokoak coro abesbatzaZorionekoak, musikazleak: Larunbate honetan eta datorren asteartean bi kontzertu izango dira Madalena basilikan. Atzokoak Irungo abesbatzak joko du, 20:00tan, larunbatean eta uztailaren 19an Landarbaso abesbatzaren txanda izango da. Gaur aurkeztu dituzte bi kontzertuak prentsaurreko baten bidez. Beratn izan dira: Jose Luis Insausti, Iñaki Tolaretxipi, Luis Mari Etxepare eta Pedro Ollo.

Atzokoak taldearen kontzertuaren berezitasun nagusia bertako ahotsen grabetasuna da. Abesbatza ugaritan parte hartu duten pertsona helduez osaturik dago.

Landarbasorentzat kontzertu kuttuna izango da honako hau, 25. urtez jarraian kantatuko baitute Madalenen bezperako ekitaldi honetan. Sergei Rachmanivov-en lanak abestuko dituzte hasieran eta ondoren haien azken lanetako lagin txikiak eskainiko dituzte:   Poeta Horiek, Oi Pello Pello eta Landarbaso munduan lanetako abestiak hautatu dituzte kontzerturako. Gazte taldeak izeneko gaztez osatutako abesbatzak ere kolaboratuko du kontzertuan.