‘Bullyng’aren aurkako koreografiaren entseguak asteburuan izango dira

flashmoob eureka madalenas 2016Bulling-aren aurkako koreografia bat egingo da Madalenetan eta bertan parte hartzeko entseguak asteuruan izango dira. Eureka Gazte Elkarteak flashmob bat egiteko asmoa erakutsi zuen gai honekiko kontzientzia areagotzeko asmoz. Babes, prebentzio eta konponbidea sustatzeko deia luzatu du elkarteak. Arazoa bistaratzeko, Oliber Nestar Olmosek prestatutako koreografia bat dantzatuko dute hainbat hiritarrek. Nahi duen guztiak parte hartu dezake. Madalenetan hiru leku eta gunetan egingo da koreografia. Entseguak Niessenen izango dira.