Argazkiak: Andra Mariri omenaldia eta kartel lehiaketaren sari ematea

Udalak Andra Mari abesbatza omendu zuen ostiralean Niessen Kulturgunean. Jose Luis Ansorenaren eskutik sortu zen abesbatza honek 50 urte daramatza oholtza gainean kantari eta Udalak bere ibilbidea goraipatu nahi izan du. Abesbatza izango da ostegunean txupina jaurtiko duena.

Bestalde, aurtengo kartela egin duen Angel Blanco Egoscozabal-i saria eman zioten ostiraleako ekitaldian.