Txupinazoan zikintzea gustatzen zaizu? Zatoz, Gernika plazara!

holiHiru txupinazo izango dira aurten. Adin eta gustu guztietarako aukera badago beraz. Urteroko txupinazoa gain, haurren txupinazoa ere izango da eta aurten, lehen aldiz, beste txupinazo bat ere izango da. Gernika plazan izango da txupinazo berria. Bertan majo gozatuko du zikindu nahi duenak. Holi txupinazoa izango da bertan. Modalitate honetan margo pigmentuak jaurtikitzen zaizkio elkarri (antolatzaileek emango dute pintura). Arropa txuriarekin joatea komeni da (nahiz eta margoa joaten den garbitualdi pare batekin). Beraz, aurten, zikindu nahi duenak plaza horretara joateko aukera izango du. Modu horretan, betiko txupinazoaz gozatu ahal izango du jendeak, erorketa arriskurik gabe.