Erakusketa: XXII Argazki lehiaketa Madalenak 2016

Erakusketa txartelaDatorren ostegunean, irailak 8, arratsaldeko 17:00etan, “XXII Argazki lehiaketa Madalenak 2016”-ko parte-hartzaileen argazkiekin erakusketa irekiko da Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.

Lehiaketa honetan argazkilaritza gustatzen zaion edozein pertsona aurkeztu da, adinaren arabera 3 taldetan banatuta: 10 urte artekoak, 11 urtetik 17 urte artekoak eta 18 urtetik gorakoak.

Irailaren 8an bertan, 19:00tan, sari-banaketa izango da.

Lanak irailaren 17a arte ikusgai egongo dira, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.