Fanderiako Igerilekuak geldialdi teknikoa egingo du datorren astelehenetik irailaren 25era

Fanderia_igerilekuaErrenteriako Udalak jakinarazten du, urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze-lan direla eta, irailaren 12tik 25era (biak barne) Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo dela. Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo da, eta, horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak egingo dira.

Egun horietan Galtzarabordako Udal Kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita eta, igerileku eta fitness zentroko zerbitzuak eskainiko ditu. Era berean, Beraungo udal igerilekuen udako denboraldia datorren igandean, irailaren 11n, bukatuko da.

Izen-emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egingo dira (Tfnoa.: 943.44.96.90).