Koldo Mitxelenari buruzko ipuina aurkeztu dute gaur: ‘Koldo’

20160906_120346(0)Koldo Mitxelenari buruzko ipuina aurkeztu dute gaur. Bestela ezin, Donostiako Koldo Mitxelenan izan da aukezpena eta bertan izan dira Garazi Lopez de Echezarreta, Joxe Mari Carrere eta Idoia Beratarbide.

Iaz Koldo Mitxelena Elissalt jaio zeneko ehun urte betetzen zirenez Errenteriako Udalak herriko seme gorena omentzeko eta bere bizitza eta bizipenak gazteei nolabait gerturatzeko ipuina egitea erabaki zuen. Joxemari Carreresk idatzia eta Idoia Beratarbidek ilustratua den liburak Koldo izenburua du.

Salmentan jarriko da zazpi euroko prezioan eta Errenteriako kiosko eta liburudenda guztietan topatu ahal izango da. Elkar banatzailea arduratuko da ipuina bestelako dendatara zabaltzeaz. Iparraldeko Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako liburutegietara bidaliko da doan.

Koldo Mitxelena protagonista izango zuen haurrentzako ipuinaren proposamena jasotakoan asaldatu zuen lehen kezka izan zen nola demontre azaldu haurrei hizkuntzaren zientifiko honen bizitza. Ohiko biografia bat egiteak ipuin baten alde fantastikoa urratuko luke, baina era berean Koldo Mitxelenaren bizitza azaldu behar zitzaion irakurleari: “Zer dauka gure herriko ikertzaile handi honek haur baten irudimenean txertatuko zaiona?” Erantzun irudimenean bertan topatu zuen Carrerek. Bere lana egiteko izan zuen irudimen bera izan du amu. Euskararen eta hizkuntzaren munduan barrena bidaiatzea proposatzen dio Koldok irakurleari eta bidaian hainbat lurralde zoragarri ezagutuko ditu.

Idoia Beratarbide Arrietarenak izan dira album honetako ilustrazioak. 12 ilustrazio dira guztira zeinen oinarriak argazkiak baitira. Artxiboari eta familiaren doaintzei esker egin ahal izan du lana Beratarbidek.

Liburua egiteko ezinbestekoa izan da Elixabete Perez Gazteluren laguntza. Halaxe azpimarratu dute prentsaurrekoan izan diren hirurek.