Aurtengo ikasturtean zure euskara hobetu nahi duzu?

Xenpelar AEK euskaltegiko taldeetako bat
Xenpelar AEK euskaltegiko taldeetako bat

Aurtengo ikasturtean euskara hobetu nahi baduzu, AEKko euskaltegian izena emateko epea zabalik dago. 943 34 02 33 telefonora deituta izan daiteke ordutegien eta mailen berri. Hona, AEK-k helarazi digun mezua:

Garaiz zabiltza Oarsoaldeko AEKko euskaltegietan izena emateko. Ez da inoiz berandu euskara ikasteko edo hobetzeko, eta oraindik, ateak parez pare ditugu zabalik. Maila guztiak eta ordutegi zabala eskaintzen dugu lau euskaltegietan (Oreretan, Lezon, Pasaia Antxon eta Oiartzunen). Azterketa prestatzeko taldeak ere baditugu. Eta eskolez gain, hamaika plan eta aukera eskaintzen dugu Oarsoaldeko AEKn. Ikasturtea urriaren 3an hasi genuen, baina egun gutxiren bueltan, osatzen ari garen zenbait talde abian jarriko  ditugu.