Energia-iraunkortasuna aztergai izango da bihar Reina Aretoan

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea | Partehartzea 2016-11-16 | 0

OarsoaldeaEPOarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.), Errenteriako Udalaren, eskualdeko gainerako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin,  2015 urtean eskualde mailako energia-diagnosia eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen. Azken dokumentu honek 2015-2020 epealdia hartzen du eta 5 helburu estrategikoz, 21 jarduera-programez eta 78 ekintzez osatuta dago.

Oarsoaldeko Energia-planak 2020 urtera bitartean lortu nahi dituen xedeak energia-kultura berri bat ezartzea (kontsumoa murriztuz eta eraginkortasuna handituz), energia-txirotasun egoerak gutxitzea eta auto-hornikuntza energetiko maila handitzea dira eta, horretarako, ezinbestekoa da erakundeez gain gizarte- eta ekonomia-eragileen inplikazioa lortzea.

Hori dela eta, bihar (azaroak 17), Errenterian abiatuko da partaidetza saio hauetariko lehena, 18:30tan, Errenteriako Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 2) .

Antolatzaileek saioak ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten dute. Bilera joateko asmoa dutenek, alasarte@oarsoaldea.eus helbidera idatzi edo 943 492 215 zenbakira deitu dezakete

Eskualdeko herrietan beste hiru saio

Garapen Agentziak Oarsoaldeko Energia-planaren edukia eskualdeko eragile ezberdinei aurkeztu eta euren ekarpenak jasotzeko asmoz, beste bi parte-hartze saio antolatu dira:

  • Sektoreko nahiz zerbitzuen sektoreko eragileei zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 21ean, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan.
  • Eraikuntza-sektoreari eta industria-sektoreari zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 22an, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan.

Informazio gehiagorako sartu http://oarsoenergia.jimdo.com webgunean.

No comments yet.

Utzi erantzuna