Puntako bertsolariak jardungo dira Niessen aretoan, asteazkenean

Sona handiko bertsolariek hartuko dute parte Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar Bertso Eskolak asteazken honetarako, abenduaren 20rako, antolatu duten saioan. Bapateko bertsogintzan jardungo direnen artean daude igande honetako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren Aitor Mendiluze eta Igor Elortza.

Saioa asteazkeneko 18:00etan hasiko da eta sarrerak ordubete lehenago erosi ahal izango dira Nieseenen bertan. Aldez aurretik erosteko aukera, berriz, Arkaitza tabernak emango du. Sarrera txartelek hiru euroko prezioa edukiko dute, eta 16 urte azpiko entzuleek doan sartu ahal izango dira  Aitor Mendiluze, Maddalen Arzallus, Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Oiartzabal eta Haritz Casabal oholtza gainean ikustera. Gai jartzaile, berriz, Aitor Albisturrek ibiliko da.

Saioak berak bertsoekin zerikusia duen beste ekimen bat hartuko bere baitan. Hain zuzen ere, XXIX. Zapirain Anaiak eta XIX. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sari banaketak bertan egingo baitira.