Dendariak izango dira erakusleihoen protagonista

Azaroaren 22tik aurrera herriko bost dendatako erakusleihoetan ikusi ahal izango da Ainhoa Redondo ilustratzaile errenteriarraren ‘Barrutik kanporako irriak’ lana.

Artista horrek herriko bost saltokitako dendarien ilustrazioak egin ditu negozio bakoitzaren identitatea eta historia oso kontuan hartuta, batzuk belaunaldiz belaunaldi pasatakoak baitira. Horri guztiari umore ukitu bat ere gehitu dio.

Hortaz, denda bakoitzak bere ilustrazioa ikusgai izango du nahiz irekita eta nahiz itxita egon, eta, ondorioz, bakoitzaren karisma eguneko 24 ordutan ikusi ahal izango da.

Proiektu honen helburua da saltoki txikietako dendariak ezagutzera ematea, eta Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du “Olatuak” programaren bitartez.

Ekimenean parte hartu duten dendak honako hauek dira:

• Mirentxu liburudenda

• Zituene

• Bitxi Kolore

• Boni zapata-denda

• Hermanos de Paula gozotegia.

Ainhoak azpimarratu du saltokiek oso ondo hartu dutela ekimena, izan ere, parte hartzeko proposamena jaso zuten gehienek berehala eman baitzuen baiezkoa.

Beraz, irudi mota adostu ondoren, Poly argazki-dendan argazkiak atera zituzten Ainhoak proposatutako gaia eta jarrerekin. Argazki horiek dira, hain zuzen ere, artistak abiapuntu hartu dituenak irudiak sortzeko.