Ruper Ordorikaren lana zuzenean ezagutu dute Koldo Mitxelena BHIko ikasleek

Ruper Ordorika euskal abeslariak eta bere bandak egonaldi artistikoa egin dute abenduan zehar Niessen Kulturgunean.

Egonaldi honen barruan, eta Errenteriako Udaleko Kultura Sailaren eta Koldo Mitxelena BHIren elkarlanari esker, eskolako Literatura Unibertsaleko 1 mailako batxilergoko ikasleek musika taldearekin egoteko aukera izan zuten. Ruper Ordorikaren taldeak 5 kantu eskaini zizkien Kulturguneko Entsegu Gelan eta ondoren, solasaldi bat ere partekatu zuten Arkaitz Miner eta Hasier Oleaga musikariekin eta Ordorika berarekin.

Niessen Kulturguneak aukera ematen die arte eszeniko eta musikari lotutako artistei euren proiektuak garatzeko eta bitartekaritza programen bidez, sortze-lan prozesuak ezagutzeko beta izaten dute herritarrek. Oraingoan, herriko gazteak eta euskal kantagintzaren bakarlari enblematiko eta gorenetakoa jarri ditu Kulturguneak harremanetan.