Errenteriako 19 udaltzaingoko agentegaiek prestakuntza hasi berri dute

Joan den asteazkenean hasi zuten Errenteriako 19 udaltzaingoko agentegaiek trebakuntza Arkauteko (Araba) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Errenteria, prestakuntzan agente gehien dituen hirugarren herria

Denera EAEko hainbat herritako 251 udaltzaingoko agentegaik jasoko dute formakuntza aipatutako akademian datozen zazpi hilabeteetan. Errenteria da udaltzain izangai gehien dituen hirugarren herria, Bilbo (110) eta Vitoria-Gazteizen (28) atzetik besterik ez.

Hori Errenteria segurtasunaren alde egiten ari den apustuaren emaitza da. Eta apustu horren parte da baita ere udaltzaingoaren eredu-aldaketa, erreaktibotik prebentibo eta proaktibora.

Hori dela eta, agenteen zereginetako bat da auzotarrekin, elkarteekin, ostalaritzako zein dendetako langileekin eta abar hitz egitea, auzoak zuzenean ezagutzeko eta baita delituak gertatu aurretik saihestu ahal izateko ere. Hori lortzeko ezinbestekoa da udaltzaingoaren eta herritarren arteko eguneroko elkarreragina.

Segurtasuna eskaintzeaz gain, Errenteriako udaltzaingoaren eginkizunen artean daude trafikoa zuzentzea, aparkalekuak barne, eta kalean bertan udalaren ageriko irudi izatea.

Azken finean, udaltzaingoa da herritarrak behar duenean erabil dezakeen zerbitzu bat.