Azeri Dantza ikasteko entseguak izango dira aurten ere

Inauteriak | Kultura 2019-01-30 | 0

Urte mordo bat dira Ereintza Dantza Taldeak Inauteriei hasiera emateko ardura bere gain hartu zuela. Azeri dantzarekin Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen dira eta Herriko plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie urtero-urtero ostegun gizenez.

Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi dute; festa herrikoiagoa, alegia. Horregatik, bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dute. Honekin inauteriek gure herrian azken aldian hartu duten goranzko joerarekin jarraitu nahi dute eta jaien hasierari bultzada txiki bat eman.

Dantzaz baino, jolasez osatua dago Azeri Dantza eta edonork egin dezake zailtasunik gabe. Hala ere, hori lantzeko entsegu batzuk antolatu dituzte: otsailaren 7, 14, 21 eta 27an, 20:00etan, Merkatuzarren.

Parte hartzeko interesa dutenek, mezua bidali beharko dute bi helbide hauetako batera: kultura@errenteria. eus edo ereintzadantzataldea@gmail.com

No comments yet.

Utzi erantzuna