Igeriketa-lehiaketa dela eta, larunbat goizean Galtzarabordako igerilekua itxi egingo da

Igeriketa-lehiaketak direla eta, datorren larunbatean, otsailaren 9an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13:00 arte.

Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean, jaioberrienak izan ezik, ikastaro horiek orain arteko ordutegi eta lekuan ematen jarraituko baitira.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.