Argazki emanaldia eskainiko du Urdaburuko bazkide den Pili Alvarezek bihar

Bihar, osteguna, Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkide den Pili Alvarezek 2018ko abuztuan Andorrara eginiko bidaiaren inguruko argazki emanaldia eskainiko du elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23), arratsaldeko 20:00etan.

Gainera, bidaiaren argaki erakusketa ere ikusgai izango da otsailaren 22ra arte elkartearen ohiko ordutegian.