Igeriketa-lehiaketa dela eta, larunbat arratsaldean Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da

Igeriketa-lehiaketa burutuko dela eta, datorren larunbatean, apirilaren 6an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:30etik 19:30era. Ordu horretatik aurrera igerilekua berriro irekiko da jendearentzat gaueko 22:00ak arte.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.