Udala hainbat zuhaitz-mozketa egiten ari da egun hauetan

Egun hauetan hiri mantenua hainbat zuhaitz-mozketa egiten ari da arbolen osasun arazoengatik horiek ondorioz dakartzaten segurtasun arriskuengatik.

Hemeretzi urte daramatza Parke eta Lorategietako azpi-saila urtez-urtez, gaixotu eta ihartu diren zuhaitzak kendu eta berriak landatzen. Lan hauek neguan egiten dituzte.

Aurten 10 zuhaitz moztu dituzte, eta ia 50 landatzen ari dira. Zuhaitz berriak, orokorrean, handiak ekartzen dituzte, bataz-beste 4-5 metroko altuerakoak. Beraz, lehenago handitzen dira eta hutsunea berehala betetzen dute.

Auzoz-auzo joaten dira zuhaitzen osasunari arreta jarriz.

Kimaketak urtero egiten dira, baina neurtuak. Kimaketek zuhaitzak ahultzen dituzte eta Euskal Herrian dagoen hezetasunakin, izurriteak pairatzen dituzte zuhaitzek. Ondorioz, gaixotasunak eta usteldurak sortzen dira. Osasuna eman beharrean, kendu egiten diegu kimaketekin.

Aipatzekoa da kimaketen inguruan hainbat irizpide kontuan hartzen dituztela hauek egin aurretik: adarrak traba egiten ote duten ala ez, eta arriskutik ba ote dagoen ingurukoentzat.