‘100 X 50’ igeriketako ongintzako ekintza eta 2019ko Erronkaren amaiera, larunbatean

Larunbatean, hilak 13an, ‘100 X 50’ igeriketako ongintzako ekintza egingo dute Galtzarabordako igerilekuan BPXPort Kirol Zerbitzuak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Ekintza 15:30ean hasiko da.

Jarduera honetan igerilekuan 50 luze egin behar dira 100 aldiz, ekipoka erreleboak eginez eta 13 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko da pertsona bakoitzeko. ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari zuzenduko zaio oso-osorik ekintza honetan bildutako diru guztia eta ‘2019ko Igerilekuko Erronkan’ parte hartu dutenengandik jasotakoa.

Dagoeneko izena eman daiteke Galtzarabordako Kiroldegiko harreran (943 44 96 91) zein Fanderiako Igerilekuarenean (943 34 44 23).

Era berean, ‘100 X 50’ igeriketako ongintzako ekintzak bat egingo du urtarriletik udal igerilekuetan egiten ari den ‘Igerilekuko erronka 2019’ jarduerarekin.

‘Igerilekuko erronka 2019’ borondatezko kirol jarduera da, igerilekura igeri egitera joateko ohitura duten pertsonei zuzendutakoa. Ideia nagusia da erabiltzaileen artean pizgarri bat sortzea eta fikziozko ibilaldi bat egitera animatzea probak irauten duen denboran zehar.

Aurtengo proposamena zen 100, 50 eta 25 kilometroko hiru erronka egitea. Ia 100 pertsonak lortu dute beren helburuak betetzea. ‘100 X 50’ igeriketako ongintzako ekintza amaitzean diplomak eta opariak banatuko zaizkie erronkan parte hartu duten pertsonei.

Zorionak eta eskerrik asko 2019ko erronkan parte hartu duten pertsona guztiei!

Igerilekua itxi egongo da

Ekintza horiek direla eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da jendearentzat 14:45etik 18:30era. Ordu horretatik aurrera igerilekua berriro irekiko da gaueko 22:00ak arte.
Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.