Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua eskainiko du EMKEk larunbatean

Errenteriako Musika Kultur Elkartea – EMKEk Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua eskainiko du apirilaren 13an, larunbata, 12:00etan.

‘Zaharrak Berri’ izenburupean hainbat musika arlo uztartuko dituen proposamen sinfoniko korala eskainiko dute, Jesus Guridi eta Pablo Sorozabal euskal konpositoreen konposizioak ardatz nagusi, kontzertu egitarau interesgarria osatuz.

Honakoan Alain Ayerdi Gurpegi izango da herriko Musika Bandaren zuzendari artistiko, bere alboan Klara Mendizabal sopranoa izango duelarik. Aukera paregabea Musika Bandaz eta soprano honen ahotsaz gozatzeko.

Urtero hurbiltzen da Musika Banda Gabierrotako zaharren egoitzara, bertakoei Musika Banda zuzenean eta bertatik jaso dezaten aukera eskaini asmoz.

Sarrera doakoa dela ere jakinarazi dute, “familian, gure zaharrekin batera gozatzeko kontzertu gogoangarria” izango dela gaineratu dute.