400 ‘Merkabono’ txartel jarri ditu Errenkoaldek salgai

Komertzioa | Merkataritza 2019-05-02 | 0

Errenkoaldek ‘Merkabono’ kanpaina jarri du berriro ere abian. Kanpaina honetan erosketa-bonoak salduko dituzte, 30 euroan bono bat lortuko du bezeroak eta 40 euroko erosketengatik trukatuko du (10 euroko aldea elkarteak bere gain hartuko du).

400 txartel jarri ditu salgai Errenkoaldek aurten.

Txartelak nola lortu eta erabili:

Gaurtik maiatzaren 10era egongo dira salgai, biak barne, Errenkoalderen bulegoan (Beheko kalea, 2). Ordutegia: 9:00etatik 18:30era. Bonoak agortu arte.

Bonoak erosteko adinez nagusia izan beharko da eta pertsona bakoitzak bono bakarra erosi ahal izango du (NANa aurkeztu beharko da).

Bezeroek nahi izanez gero, bono bat baina gehiago metatu ditzakete erosketa berean, baita 20 eurotik gorako bi erosketa egiteko zatitu ere, bi komertzio desberdinetan.

Txartelak ekainaren 30era arte truka daitezke, biak barne.

No comments yet.

Utzi erantzuna