‘Ateak zabalduz’ ekimenaren zazpigarren edizioa datorren astean egingo dute

Datorren astean Erretiratuen Udal Elkarteek eta Gizarte Zerbitzuak azpisailak antolatzen duten ATEAK ZABALDUZ ekimenaren VII edizioa hasiko da.

Maiatzaren 13tik 17ra egingo da. Helburua du Errenteriako herritarrei ezagutzera ematea ikasturte bakoitzean elkarteetan egiten den lana eta ekintzak.

Aurreko edizioetan bezala, ekintza gehienak Merkatuzarren, José Luis Caso aretoan, egingo dira. Klubetan urte osoan zehar egindako lanen erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 13tik, astelehena, 16ra bitarte, osteguna, goizeko eta arratsaldeko ordutegian.

Astean zehar ekintza hauek izango dira:

• Bisita gidatuak (Urnietako ontzien planta).

• Ibilbide osasungarriak: intentsitate desberdineko hainbat ibilbide.

• Tailerrak: gozogintza osasungarria, dantza, lore-diseinua, zumba, birziklatzea…

• LAGUNKIDE-ACOGEko taldeek topaketa egingo dute.

Azkenik, maiatzaren 17an, ostirala, omenaldi ekitaldia egingo da. Aurten 30 urtetik gora lanean daramaten elkarteei eskainiko zaie.

Ekintza guztiak doakoak dira, bazkaria izan ezik, eta gutxi batzuetan beharrezkoa da aurretik izena ematea elkarteetan.

Egitaraua hemen deskarga daiteke.