Errenteriak lehen Itsaspeko Nazioarteko Zinema-Zikloa ospatuko du

Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 1. edizioa izango da datorren astean; CIMASUB 2019a, maiatzaren 28an eta 29an NIESSEN Kulturgunean (19:00etatik 20:30etara) egingo da eta SARRERA DOHAINIK izango da.

70 lan inguru aurkeztu dira argazki bildumak, film laburrak eta dokumentalak kontuan hartuz, guztiak kalitate ezin hobeagokoak, eta mundu osotik iritsitakoak: Belgikako, Frantziako, Ingalaterrako, Italiako, El Salvadorreko, Argentinako, Kanadako, Mexikoko eta abar-eko lanak. Aukeratutako lanak Maldivetako, Indonesiako, Filipinetako, Mauricio Uharteetako, Mexikoko, Tailandiako, Australiako, Egiptoko eta abar-eko paradisuetara eramango ditu ikusleak, eta baita hurbileko kostaldeetara ere: Kanarietara, Galiziara, Tarragonara, Gipuzkoara, Bizkaiara eta Kantabriara.

Itsas kutsaduraren arazo larriaren aurrean, eta itsas hondoetan dagoen zabor kopuru handia salatzen duten lanak urtero gero eta gehiago direla ikusita, aurten salaketa ekologikoko lan hoberenentzako sari bat sortu dute, bai argazkietan, bai dokumentaletan eta baita film laburretan ere. Emaitza ikaragarria izan da, zuzendariek kontatzeko asko dute eta horrela erakutsi digute.

Bestalde, 2014ko uztailaren 17an Errenteriako Udalbatzak mozio bat onartu zuen: Natura 2000 Sarearen barruan Ulia eta Jaizkibelgo itsasaldean eta eremu pelagikoan 13.000 hektareatako Itsas Erreserba bat sortzeko Proposamen Zientifikoa babestuz, Donostia eta Miarritze arteko itsas korridore ekologiko bat eratzeko helburuarekin. Proposamen hau OCEANA itsas babesarako nazioarteko erakundearen eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren (EBEO) eskutik etorri zen.

Azaldutako berrikuntzekin hainbat helburu lortu nahi dituzte. Alde batetik, salaketa ekologikoa egiten duten lanei esker CIMASUB-ek eskainitako edukiak sentsibilizatzaileagoak izatea eta itsaso eta ozeanoek jasaten duten arazoen errealitatea erakustea. Bestetik, maiatzaren 28an, goizez, ospatuko den Txikizikloari esker, belaunaldi berrietara indar handiagoz iritsi nahi dute, gure itsasoak eta planeta salbatzeko.

TXIKIZIKLO-aren helburua umeak itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan heztea da. Zaborrak eta plastikoak itsasoei eta bertan bizi diren espezieei eragiten dieten kalteaz hausnartzea. Itsaso eta ozeanoak salbatzea beraien eskuetan dagoela kontzientziatu nahi dituzte, birziklatuz eta erabili eta botatzeko materialen erabilpen egokiarekin. Lehen hezkuntzako ikasleek film laburren proiekzioez eta AZTI-ko urpeko munduko profesionalen elkarrizketa batekin disfrutatuko ahal izango dute.

PROIEKZIOAK | MAIATZAREN 28a ASTEARTEA | 19:00etatik 20:30etara.

• Underwater Basque Country. El otro mar de los vascos. (Euskadi) | Alberto Santolaria | 3 min.
• La Plastikería (Bizkaia) | Cesare Maglioni | 6 min.
• Out of the black & into the blue. ANILAO (Filipinas) | Alex del Olmo | 4 min.
• Impermanencia (Tailandia) | Julián Rodríguez | 5 min.
• Hondar2050 (Gipuzkoa · Bizkaia · Lapurdi (Fr) | Cesare Maglioni | 45 min.
• Euskal Urdina (Euskadi) | Isaias Cruz Irujo | 4 min.
• Deep (Gipuzkoa) | Mikel Yarza | 4 min.
• Pura Maro (Euskadi · Australia · México) | Maite Erauskin | 6 min.
• Scorpionfish (México) | Guy y Anita Chaumette| 8 min.

PROIEKZIOAK | MAIATZAREN 29a ASTEAZKENA | 19:00etatik 20:30etara.

• Fotos ganadoras del CIMASUB 2018 | Javier Ferrer | Massimo Giorgetta | Manuel Campillo | Iñaki Alcalde | Aldo Gustavo Galante 6 min.
• Momentos robados (Gipuzkoa) | Borja Inza | 7 min.
• Out of the black & into the blue. PHILIPPINES. (Filipinas) | Alex del Olmo | 4 min.
• Ocean Shock’s (Cantabria · Bizkaia · Gipuzkoa) | Alberto Santolaria | 4 min.
• Los secretos del Ángel (Canarias) | Elodie Turpin | 26 min.
• Pisciforms (Islas Mauricio) | Olivier Van den Broeck | 11 min.
• Black & Blue (Indonesia · mar Rojo · Alaska ···) | Julie Ouimet | 5 min.
• Out of the black & into the blue. TRUK LAGOON (Micronesia) | Alex del Olmo | 3 min.
• De cerca (México) | Daniel Aldaya | 19 min

EGITARAUA pdf-an