San Marko gotorlekua berriro zabalik

Errenteriako San Marko gotorlekuko museoa eta informazio puntua zabalik dira berriz ere. Honela, San Marko Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariek, begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, gotorlekuaren barrualdea ikusi ahal izango dute eta inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso.

Gotorlekua asteazkenetik igandera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi horren barruan museoa bisitatu daiteke modu librean (doan) edo bisita gidatuaren bidez (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

  • San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
    943 449 638
    turismo@errenteria.eus
  • Errenteriako Turismo Bulegoa
    943 494 521
    turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus