Gazteentzako argazkigintza udalekuak eskainiko dituzte Xenpelar Tailerretan

Xenpelar Tailerretan udan ere argazkigintza tailerra izango da 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Uztailaren 1etik 12ra izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara.

Helburua gazteak irudi digitalaren mundura gerturatzea izango da: argazki kameraren erabilera, irudiak moldatzeko programak, estudioa, erretratuak, txangoak… Gainera, gazte bakoitzak bere Hoffman albuma osatu ahal izango du, udaleku hauen emaitza moduan.

Izen-emate epea astelehenean zabalduko da, hilak 17, eta lekuak bete arte izango da horretarako aukera, Niessen Kulturgunean. Udalekuen prezio 51 eurokoa izango da.

Informazio gehiagorako 943 449634 dei dezakete interesdunek.