Errenteriako bizilagun batek Donostian, igandean, jasandako erasoaren eta ondoriozko heriotzaren aurreko erakunde adierazpena

Ekainaren 16an Errenteriako bizilagun batek Donostian jasandako erasoaren eta ondoriozko heriotzaren aurrean, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak ondorengo adierazpen instituzionala adostu du aho batez:

1.- Errenteriako Udalak erabat arbuiatzen du gertatutako erasoa.

2.- Errenteriako Udalak hildakoaren senideei eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die.

3.- Errenteriako Udalak hildako bizilagunaren senideen esku jartzen ditu beharrezkoak zaizkien baliabide guztiak.

Errenterian, 2019ko ekainaren 18an