Fanderiako Errotan eskaintza berezia udan

Fanderiako Errotak bere eskaintza handitzen du udarako hilabete hauetan ingurumena eta kultura uztartzen dituzten ibai inguruko jarduera bereziak eskainiz. Eskaintza hau publiko ezberdinetara zuzentzen da eta Errotan bertan zein ibai ertzean garatuko diren jarduerak eskaini nahi ditu.

Batetik, “Irina eginez” jarduera egingo da hilabetean bitan, uztailan 14 eta 28an eta abuztuan 15 eta 25ean. Jarduera honen bidez errotako errotarriak lanean jarriko dira artoa txikituz eta bertara hurbiltzen den bisitariak arto irina eskuratzeko aukera izango du. Bestetik, uztailaren 21ean, haurrei zuzendutako erribera gynkana egingo da ekosistema honek duen garrantziaz jokoaren bitartez jabetzeko. Bukatzeko, irailaren 1ean ibaiako altxorrak ezagutzera eramango gaituen familientzat zuzendutako ekintza burutuko da, guraso zein haurrek zentzuen bidez erriberako ingurumena ezagutu eta baloratzeko tresnak bertan eskainiko direlarik.

Jarduera guzti hauetan parte hartzeko aurre erreserba beharrezko izango da Oarsoaldeko turismo bulegoaren bitartez (943 49 45 21; turismoa@oarsoaldea.eus). Jarduera hauek doakoak eta parte hartzera irekiak dira, eta euskaraz nahiz gazteleraz egin daitezke.

Ez galdu inguruko altxorrak ezagutzeko aukera paregabea!

Ekipamendu honek jada urte bete egingo du bere ateak berrireki zituenetik Ibaiaren Etxea Fanderiako ibai interpretazio zentroa izendatuta. Bertan, Oiartzun eta Urumea ibaien ekosistemak Errenteriako udalerriari emandako onurak eta historian eman diren erabilera anitzak antzemateko erakusketa iraunkorra eskaintzen du. Astebururo eta baita festa egunetan zehar ere 10:00etatik 14:00etara bisitatu daiteke, bi ikus-entzunezko eta hainbat informazio panelek gure kabuz bisitatzeko aukera emango digute eta gida batek errotarriak martxan jarri ez-ezik, ibaiaren ondare natural eta kulturalean bisitaria murgilduko dituen azalpenak emango ditu. Gainera, egun zehatzetan bisita gidatu bereziak disfrutatzeko aukera ematen du Fanderiako Errotak.

Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera aditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. mendean bertan kokatzen zen burdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa. Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota eta irin eta pentsu-lantegia ere bilakatu zen. 1996. urtean itxi zen.