Matxura garrantzitsu baten ondorioz fanderiako igogailua urriaren erdi aldera arte izango da zerbitzurik gabe

Joan den astean Fanderiako igogailuan gertaturiko matxura konpontzeko hilabeteko epea beharko dute. Beharrezko ordezko piezak eskuratzeak, eta lanak gauzatzeak eragingo dute epearen luzera.
Fanderiako hiri-igogailuaren pistoi hidraulikoa ordezkatu beharra dago. mantentze lanak egiten dituen enpresaren teknikariek pistoi hidraulikoaren egoera aztertu dute eta bere konponketa ez dela posible ondorioztatu dute.
Pasa den abuztuan pistoiaren juntura ordezkatu beharra izan zen, eta horrek, hilabete bat bakarrik iraun du.
Junturek presio garrantzitsuak jasan behar dituzte, eta ondorioztatu da, egungo egoeran ezin direla junturak ordezkatu. Beraz, pistoi osoa ordezkatu behar da.
Pistoia ordezkatzeko kostua 18.035,26 €koa da, eta materialaren hornidura eta lanen exekuzioa kontuan hartuta, igogailuak ezin izango da konpondu urriaren 18a arte, gutxi gora behera.
Udala kontzientea da Errenteriako hiri-igogailuak zerbitzuan izateak duen garrantziaz, eta udalak barkamena adierazi nahi die zerbitzuaren erabiltzaileei, bereziki, zerbitzuaren beharrik handiena dutenei.