Amazigherak emango dio hasiera Hizkuntzen Topagunearen lehenengo zikloari

Hanane El Hannoubi, Eguzki Kulturarteko Elkarteko kidea; Itziar Ostolaza, Udal Hizkuntza Politika zinegotzi delegatua; Ridouane Chakouch Laman, Agharas elkarteako lehendakaria, eta laguntzen duen pertsona; Samira Goddi, Komunitate-bizikidetza eta lankidetza teknikaria, eta Arantxa Etxezurieta, Udal Hizkuntza Politikako teknikaria.

Errenteriako Udalak antolatutako Hizkuntzen Topagunean aurreikusitako zikloak hasiko dira ikasturtearekin batera.

Zikloek eta urriaren 4an hasi ziren ikastaroek osatzen dute proiektua, eta helburua da herriko kultur aberastasuna handitzen duen hizkuntza aniztasuna nabarmentzea eta ezagutaraztea.

Hilero, ondoren zehaztutako egun, ordu eta lekuan, gure herrian bizi diren beste lekuetako hiztunen hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko aukera egongo da.

Amazighera, nondik dator? Zein alde du bereberearekin? Eta zein harreman du euskararekin? Arabierarekiko grafia desberdina al du?

Amazigh kultura eta hizkuntzaren egoera azaltzeko zikloak irekiko du HIZKUNTZAK ETA KULTURAK lan lerroa.

Hauek dira hitzaldien gaiak eta egunak:

– Urriak 10, osteguna:

Kultur aniztasuna: erronkak eta aukerak Amazigh begiradatik.

Hizlaria: Hithem Abdulhaleem, Deustuko Unibertsitatean Psikologian doktore.

– Azaroak 7, osteguna:

Ipar Afrikako mapa linguistikoa eta amazigh hizkuntzaren estatutua.

– Abenduak 12, osteguna:

Kanariak, amazigh uharteak.

Jarduera guztiak Udal Euskaltegian izango dira: Miguel Zabaleta kalea, 14, 17:00etatik 19:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Hizkuntza Politika sailarekin harremanetan jarri.

Udal Hizkuntza Politika

Pablo Iglesias, 3 (Merkatuzar)

943 44 96 13

euskara@errenteria.eus

Antolatzaileek espero dute zikloak ikastaroek izan duten adina arrakasta izatea. Izan ere, 100 lagun inguruk izena eman dute Eguzki elkarteak antolatutako ikastaroetan (Arabiera haur eta helduentzat, Arabieraz alfabetatzea eta Euskal kultura eta hizkuntzara hurbiltzea).