Irakurketa Erraza Euskaraz taldea sortuko dute Liburutegian

Irakurketa Erraza Euskaraz taldea sortuko dute Errenteriako Udal Liburutegian euskaraz irakurtzeko gogoa duenarentzat, ulertzeko arazoak dituenarentzat edota hizkuntza ikasten ari denarentzat.

Taldeak Irakurketa Errazean idatzita dauden liburu interesgarriak irakurtzeko aukera emango die euskaraz irakurtzen ohituta ez dauden pertsona helduei, ohiko literatura zaila egiten zaienei edo irakurketaren bidez euskarari bultzada eman nahi diotenei. Gainera, liburuetan jorratzen diren gaien inguruan ere ariko dira, hori guztia modu oso bizian.

Ekintzaren ordutegia oraindik ez dago finkatuta, interesdunei galdetuko diete zein den gehien komeni zaiena eta horren arabera egokituko da.

Informazio gehiago:

Telefonoz: 943 449 635

Whatsapp bidez: 647 673 451

Emailez: biblioteka@errenteria.eus

Errenteriako Udal Liburutegian: Madalen kalea 27-29