Chakib Lachgar eta Elena Silvestreri harrera egin diete Udalean Behobia-Donostia lasterketan lortutako markengatik

Behobia-Donostia lasterketan egindako markaren errekonozimentuan, Errenteriako alkate Aizpea Otaegik eta udalbatzako alderdi guztietako ordezkariek Chakib Lachgar eta Elena Silvestre errenteriarrak jaso zituzten atzo.
Lachgarrek lasterketa irabazi zuen igandean, eta Silvestre emakumezkoetan laugarren izan zen.

Lasterketaz, kirolaz eta herriaz hitz egin eta gero argazkia egiteko aukera eduki zuten.

Argazkian, ezkerretik eskuinera:

• Elixabete Murua, EAJ-PNVko zinegotzia

• Aizpea Otaegi, alkatea

• Elena Silvestre, Behobia-Donostia lasterketan emakumezkoetan laugarrena

• Chakib Lachgar, Behobia-Donostia lasterketaren irabazlea

• Maite Gartzia, Kirol zinegotzia (Elkarrekin Errenteria)

• José Ángel Rodríguez, PSE-EEko zinegotzia

• Itziar Ostolaza, EH Bilduko zinegotzia