Giza Eskubideen defendatzaileen babesari buruzko adierazpen instituzionala

Giza eskubideak (GGEE) pertsona guztien berezko eskubideak dira, haien arraza, sexua, nazionalitatea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, gustu sexualak eta afektiboak edozein direla ere. Giza eskubideak banaezinak dira, elkarren arteko menpetasun estua dute eta honako hauexek dira, besteak beste: bizitzeko eta askatasuna edukitzeko eskubidea; esklabotzapean eta torturapean ez egoteko eskubidea; iritzi eta adierazpen askatasuna edukitzeko eskubidea; lurraldeez ingurumen osasungarrian gozatzeko eskubidea; hezkuntzarako, lanerako eta indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpenean jasotzen den gisara.

Estatuek GGEE guztiak babesteko, sustatzeko eta gauzatzeko konpromezua duten arren, arrazoi ezberdinak tarteko, planetako eskualde askotan modu larrian urratzen dituztela ikusten dugu egunero. Aldi berean, ikusi ere egiten dugu giza eskubideen defendatzaileak etengabe mehatxatu, eraso, jazarri eta, askotan, hil egiten dituztela.

Edonola ere, babesteko konpromezua ez da estatuetako gobernuen ardura bakarrik. Udal-erakundeek GGEEak sustatzeko eta babesteko betebeharra dute legerian bertan adierazten den bezala. Horrez gain, gizarte zibiletik hurbil daudenez eta harekin harreman estua dutenez (tokian tokikoak eta globalak bat egitean aukerak ere badituztenez), giza eskubideen defendatzaileen babesean eragin ona duten ekintzak egin beharko lituzkete.

Aukera horiek aztertu ondoren, Errenteriako Udalak giza eskubideek maila globalean jasaten duten urraketaren larritasunari buruz hausnartu du, eta badaki nolako ahalmenak dituen sare batek, udal-arloan herritarren jarduketa-eremuaren berreskurapenerako ahaleginak bateratzeko orduan. Gainera, udalaren ekintza ere bada garrantzitsua defendatzaileen babesean, haien zaurgarritasuna gero eta handiagoa dela kontuan hartuta. Hori dela eta, gero eta eremu seguru gehiago, zainketa gehiago, nazioarteko agerikotasun handiagoa eta gure udalerriko biztanleen sentsibilizazio handiagoa egon behar dira.

Aurrean adierazitako guztiagatik, Errenteriako Udalak, adierazpen instituzional honen bidez, HERRI BABESAREA ekimenarekin bat egiten du: Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Udal Sarea. Izan ere, udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta hegoalde globaleko giza eskubideen defendatzaileen erakundeen arteko ahaleginak koordinatzea dauka helburu, sentsibilizaziorako, komunikaziorako eta eragin politikorako ekintza bateratuak egiteko eta, horrela, tokian tokitik, giza eskubideen defendatzaileen babesa sustatzeko.

Honengatik guztiagatik Errenteriako Udala konprometitzen da:

• Foro ibiltariaren ekintzak garatu ahal izateko espazioak ahalbidetzera.

• Defendatzaileekin bilera bat egitera.

• Udalerriko talde sozialen partaidetza sustatzera.

• Udalaren sare propioen bidez ekintzak hedatzen laguntzera.